Urtero bezala, aurten ere su egurra eskatzeko aukera izanen da hilabete honen bukaera arte. Berrikuntza bezala, lehengo urtetik aparte, su egurra lortzeko bertze modu berri bat izanen da. Nahi duenak beti bezala lor dezake, hau da, udaletxean eskatu, dagokiona ordaindu eta mendian markatzen dena norberak bota eta etxera eraman. Modu berria, berriz, hau izanen da: tonako 40 euro ordaindu eta udaletxeak markatu, bota eta bide bazterrean prest utziko luke jabeak etxera eramateko.