Bortzirietako Euskaltegiak antolatuta euskara ikasteko aukera izanen da ikasturte osoan Iharrian. Klase hauek euskaraz batere ez dakitenentzat zuzenduta daude. Astelehen eta asteartetan 09:30etik 11:30era izaten dira. 270 euro ordaindu behar dira ikasturte osorako. Mentxu Peña, Euskaltegiko arduradunak erran duenez, aukera polita da, herrian bertan beharrezkoa den hizkuntza ikasteko.