‘Mendi babestua’ proiektua martxan

Irune eta Itsaso 2010eko azaroaren 11

Udalak Bertizko parkearen eredua segituko du proiektua aitzinera eramateko

Bertizko parkearen ereduari segituz, Udalak mendia babesteko proiektu bat aurkeztu du. Proiektu honek hartuko lukeen eremua Zimi­tzutik hasi, Bagoleko Borda pasatu, Azkuraino ailegatu eta hortik Bertizko mugaraino izanen litzateke.

Bertizko parkean gestio plan bat dago eta hori hartu da oinarri proiek­tu hau martxan jartzerakoan. Plan ho­rren arabera, adibidez, eremu horretan ehiza egiten ahal dela adierazten da, baina ehiza plana segituz; edo arbolak mozten ahal dira, baina mendiko planak segituz, mendian ibili ahal izanen da baina, adibidez, ez pista be­rririk ireki, baizik eta lehengo pista zaharrak berritu eta berreskuratu.

Plan honen helburua bertako landare eta animaliak babestea izanen da. Asmo hau Udalean aurkeztua dago eta azaroan bilera irekia eginen da herritar guztiei honen berri gehiago emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun