Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan izena emateko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 9a

Joan den urteko finalistak, sari banaketa ondotik. Artxiboko argazkia

Azaroaren 30a arte egiten ahal da eta urtarril erdialdera abiatuko da Errekak antolatutakotxapelketa

Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du Doneztebeko Erreka elkarteak. Pilotariak lehen mailako benjaminetan, alebinetan, infantiletan, kadetetan, jubeniletan sub 22 eta senior elite kategoriatan lehiatuko dira. Kategoria guzietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite lehiaketan izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.

Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du Doneztebeko Erreka elkarteak. Pilotariak lehen mailako benjaminetan, alebinetan, infantiletan, kadetetan, jubeniletan sub 22 eta senior elite kategoriatan lehiatuko dira. Kategoria guzietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite lehiaketan izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.

Aurten Diario de Noticias izena hartuko duen txapelketa kanporaketa bidez jokatuko da eta 2011ko urtarril erdialdera hasitam otsaileko azken asteburuan edo martxoko lehendabizikoan akitzea espero dute. Federatutako pilotariek azaroaren 30a arteko epea izanen dute izen emateko, horretarako salaae@gmail.com helbide elektronikora edo 948 450991 fax zenbakira idatzi eta norbere telefonoa edo posta elektronikoa jarriz.

Txapelketako partida gehienak igande goizetan jokatuko dira. Legasan benjamin mailakoak, Iruritan alebin mailakoak, Beran infantil mailakoak, Lesakan kadete mailakoan eta Doneztebe jubenil mailakoak. 22 urtez beheitiko eta senior elite kategoriako partidak, berriz, asteazken arratsaldean jokatuko dira, Beran eta Donezteben, hurrenez hurren.

 

Asteburuko emaitzak

Nafarroako Kirol Jolasetan hainbat partida jokatu zituzten azaroaren 6an, larunbat goizean Errekako pilotariek Donezteben.

Lehen mailako alebinetan, Errekako Iker Salaberria eta Iraitz Zubizarretak 18 eta 7 irabazi zieten Oberenako Mata eta Oskoz-i.

Bigarren mailako infantiletan, Errekako Julen Indak eta Mikel Zozaiak 7 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Eseberri eta Andoni Agirrerekin.

Lehen mailako infantiletan Errekako Aritz Fagoaga eta Javier Seinek 18 eta 8irabazi zieten Txarutako Sergio Oskoz eta Iñaki Ansóri.

Hirugarren mailako kadetetan, Errekako Jon Mikelarena eta Javier Saldiasek 22 eta 4 irabazi zieten Mendillorriko Iriarte eta Murillori.

Bigarren mailako jubeniletan, Errekako Ugaitz Elizaldek eta Iker Rojok 22 eta 7 irabazi zieten Zugarraldeko Fernandez eta Bernabéri.

Lehen mailako jubeniletan, Errekako Ibai Juanena eta Irail Zestauk 10 eta 22 galdu zuten Oberenako Andueza eta Carlosenarekin.

Hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Joseba Bengoetxea eta Iñaki Gonzalezek 7 eta 18 galdu zuten Atarrabiko Jaukikoa eta Arregirekin, baina Errekako Aimar Sarrateak eta Julen Santestebanek 18 eta 17 irabazi zieten Paz Zigandako Zia eta Lanas-i eta Errekako Gaizka Agirre eta Unai San Miguelek 18 eta 4 irabazi zieten Paz Zigandako Maiza eta Unanuari.

Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Zestau eta Jon Zabalak 3 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Lekunberri eta Villanuevarekin.

Hirugarren mailako alebinetan, Errekako Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietak 18 eta 16 irabazi zieten Oberenako Iturburua eta Dean-i; eta Errekako Goio Mindegia eta Ibai Erasunek 18 eta 7 irabazi zieten Zugarraldeko Baztan eta Munarriz-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun