Amaiurrek txapela bereganatu 630 kiloz beheitiko Nafarroko sokatira txapelketa, azaroaren 6an Gorritin jokatu zen bigarren jardunaldian ere gailendu ondotik.
Amaiur taldeak nagusitasunez irabazi zuen jokatutako bigarren jardunaldian nahiz eta Berriozarko mutilak arerio serioa izan. Tiraldi guztiak irabazi zituzten baztandarrek, sailkapenean Berriozar izan zen bigarren, Basaburua-Imotz hirugarren eta Txantrea laugarren, eta txapelketako sailkapen orokorrean ere postu berean gelditu zen denak. Giroa ez zen epela izan, 14 gradoren bueltan, bainan Gorritiko frontoia goxotasun eta giro ederra jartzea lortu zuten hurbildu ziren ikusleek. 630 kilokoaren ondotik, orain 590 kilokoan lehiatuko dira mutilen taldeak, azaroaren 13an Jautsasasen eta 27an Zugarramurdin.
Amaiurko neskak ere nagusi
Amaiurko neskek ere, lan ederra egin ondotik, sailkapenean lehen postuan jartzea lortu zuten. Nesken txapelketa arras irekia dagoela garbi utzi nahi izan zuten bai Basaburua-Imotz baita Berriozarrek ere. Hurrengo bi jardunaldietan, azaroaren 13an Jauntsarasen eta 27an Zugarramurdin, borroka latza izanen da nesken txapela nork eramaten duen argitzeko. Momentuan Amaiurrek 3 puntu, Basaburua-Imotzek 2 eta Berriozarrek puntu bakarra dute txapelketan.