2003an abiatu zuten Udalbiltzaren aurkako polizia operazioa, eta zazpi urte eta erdiren buruan, uztailean hasi eta urriaren 26an bukatu zen epaiketa. Auzipetuen artean daude Jasone Astibia eta Oskar Goñi, Zubie ta eta Berako zinegotzi ohiak eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide izandakoak. Hamar na urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak bientzat, eta sententziaren esperoan dauden honetan, epaiketaz eta espero dutenaz min tzatu da TTIPI-TTAPA eurekin. Bide batez, emandako babesa eskertu nahi izan dute.
GEZURRA
«Gure defentsak maisuki erakutsi zuen gezurrezko gaztelu bat egina zutela, eta gaztelu hori osatzeko zeuden harriak banan-bana bota zituen».
HERRIGINTZA
«Argi ikusi da elkarlanean sekulako aurrerapausoak ematen ditugula oso medio gutxirekin, helburuak eta sekulako herri atxikimendua lortzen ditugula. Ho rrek beldurra ematen die».
Nola joan dira zazpi urte eta erdi hauek?
O. GOÑI: Orain, gibelera begiratzea errazagoa da, baina niretzat zailena beti ezjakintasunean bizi tzea izan da. Orain bada kigu zazpi urte eta erdi direla baina behin ere ez ge nekien noiz eta zer izanen zen. Atxilotu gintuztenean ez genuen uler tzen zergatik egin gintuzten; inkomunikazioa akau tuta harrituta irakurri genituen lepora tzen dizkigutenak. Espe txean sartutakoan ere ez genekien noiz arte egonen ginen, eta atera gine nean, baldintza nahiko go go rre kin atera ginen. Be ti izan dugu itzal bat gibelean, eta oraindik ez da erabat baztertu, sen ten tziaren zain gaude lakoz.
Nola joan da epaiketa?
J.ASTIBIA: Luze. Gu prestatuak joan ginen eta argi genuen zertan eta zergatik ari ginen, baina beraiek oso itxura eskasa eman dute. Izugarrizko amorrua ematen du bizitzan dituzun gauzak harat joateko utzi eta han desastre hori topatzeak: testiguak ezertaz go gora tzen ez, Fiska lak apenas egin du lanik... O.G.: Lekukoen kasuan, adibidez, 80-100etik gu tti batzuk baino ez dizkigute onartu. Eta beraiek nahi bertze aurkezteko aukera izan dute, de nak poliziak. Guk bizitza genuen jokoan, eta eurek ez etorrita ere ez zen deus pasa tzen: bat oporretan, ber tzea jubilatua edo eri... Ber tze gau za aipagarriak ere izan dira. Xabier Alegria lankidearen tortura testigan tza hunkigarria, adibi dez. Edo azken egu netan, gure defen tsa on dorioe tara ailegatu zenean, maisuki erakutsi zuen gezurrezko gaztelu bat egina zutela, eta gaztelu hori osatzeko zeuden harriak banaka bota zituen.
J.A.: Ez zegoen Udalbiltzaren aurka ko sumarioa aurreikusia. Ehunka telefono dei eta grabazio daude eta batean ere ez gara ageri. Beste erakundeek Udalbil tzari buruz balora tu takoak izan dira froga gisa aurkeztutakoak. Momentu su rrea lis tak ere izan dira. Neska bati 1978ko agiriekin zerikusia izatea leporatzen zioten eta urte hartan neskak 3 urte zituen. Eta peritoek doku men tuak modu objektiboan aztertu behar badituzte ere, gure kasuan erregistrotik hasita dena hiruzpa lau poliziaren artean egin da.
Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ere ez dute aurkeztu...
O.G.: Duela 15-25 urteko ETAren asmoez hitz egiten ziguten, eta gu orain zazpi urte zertan ari ginen hitz egiten ari ginen. Argi utzi dugu, gauza bat dela ETAren barne ez ta bai da tzen zena, eta bertzea Udalbiltzak egiten zuena. Baina herri plataformak sortu ziren garai politikoan sortu ginen, eta Euskal Herriko sektore baten presentzia hauteskundeetan egon zedin eragozteko Udalbiltza erabili zuten.
Zer espero duzue?
O.G.: Judizialki epaiketa irabazi egin dugu, eta ez dago gu zigor tzeko arrazoirik, baina azken unean gibeletik dagoen indar politikoak erabakiko du epaia batera edo bertzera bideratu. Guztion tzat zigorra ematea astakeria litzateke, baina Udalbil tzaren atea ez dute irekita utzi nahi. Udal hauteskundeak heldu dira, alde batetik elikatu nahian ari diren garai itxaropen tsua hor dago, abertzaleen elkarlana... Senten tzia erabat garbia emateak hauteskundeetan abertzaletasunari karta bat ematea suposatuko luke.
J.A.: Epaiketan argi ikusi da elkarlanean sekulako aurrerapausoak ematen ditugula oso medio gutxirekin, sekulako herri atxikimendua lor tzen ditugula. Horrek ere beldurra ematen die.