Zertxobait beheiti egin du langabeziak eskualdean urrian

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 4a

Udako joerari buelta eman eta 21 langabetu guttiago daude Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak

Uda denboraldi kaxkarra izan zen lan arloan eskualdean, ekainetik irailera 121 langabetu gehiagok eman baitzuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan.

Joera horri buelta eman zaio urrian, indar handiegirik gabe izan bada ere eta 21 langabetu guttiagorekin bukatu da hilabetea, %1,85eko jautsiera. Oraindik 1.116 lagun daude langabezian, baina Nafarroa osoan langabezia jautsi den bi Enplegu bulegoetako bat da Doneztebekoa. Izan ere, Nafarroan %1,60 igo da langabezia urriroan.

Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 373 kontratu gauzatu ziren irailean, baina horietatik 32 bertzerik ez ziren mugagabeak izan.

Adin tarte gehienetan beheiti

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 507tik 493ra jautsi da langabetu kopurua urrian eta adin tarte horretako emakumeen artean, berriz, 490etik 485era. 25 urtez beheitikoen arteko gizasemetan berriz, 85etik 82ra jautsi zen langabetu kopurua eta adiomn horretako emakumeetan, aldiz, 55etik 56ra igo da.

Industrian eta eraikuntzan beheiti, zerbitzuetan goiti

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak dauka, alde handiarekin, langabetu gehien, eta urrian ere igo den arlo bakanetakoa izan da, 633tik 637ra, 4 gehiago. Industria arloan, aldiz, 17 langabetu guttiago daude, 267tik 250era jautsi baita. Eraikuntzan ere sei lagunetan jautsi da langabetu kopurua, eta 143 lagun dira orain; nekazaritzan lagun bakarrean goiti egin du, 20 langabetu ziren urrian eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 66 langabetu ziren urri hondarrean, irailean baino 3 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun