Dependentzia dutenei arreta eskaintzeko enplegu tailerra aurkeztu dute Donezteben

Aitor Arotzena 2010eko urriaren 29a

Ezker eskuin, Jose Luis Ruis Ciruelos, Luis Garate, Miguel San Miguel eta Edurne Garro. Aitor Arotzena

14 emakume eta gizaseme bakarra ari dira ikastaroan

Baztan-Bidasoaldean dependentzia duten pertsonei arreta eskaintzeko zerbitzuetan lan egin nahi duten 14 emakumeri eta gizaseme bati formakuntza ematen ari dien hirugarren Enplegu Tailerraren aurkezpen ekitaldia egin da urriaren 29an Doneztebeko liburutegian. Cederna-Garalur erakundeak kudeatzen du tailerra eta UPN-Inafre erakundearen laguntza izaten du, baita Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuaren (SNE), Europear Gizarte Funtsaren eta Doneztebe, Bera, Lesaka, Etxalar eta Baztango udalen dirulaguntza ere.

Baztan-Bidasoaldean dependentzia duten pertsonei arreta eskaintzeko zerbitzuetan lan egin nahi duten 14 emakumeri eta gizaseme bati formakuntza ematen ari dien hirugarren Enplegu Tailerraren aurkezpen ekitaldia egin da urriaren 29an Doneztebeko liburutegian. Cederna-Garalur erakundeak kudeatzen du tailerra eta UPN-Inafre erakundearen laguntza izaten du, baita Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuaren (SNE), Europear Gizarte Funtsaren eta Doneztebe, Bera, Lesaka, Etxalar eta Baztango udalen dirulaguntza ere.

Aurkezpen ekitaldian izan ziren, Lesaka, Doneztebe eta Baztango alkateak, baita Helena Santesteban Berako udal ordezkaria ere, Cederna-Garalur erakundeko Luis Garate presidentea eta Esther Celaya zuzendaria edo emakumeek praktikak egin dituzten zahar etxeetako arduradunak ere. Irailean hasi eta 2011ko martxora bitarte 900 orduko formakuntza eginen dute pertsona hauek eta aunitz, Elizondoko Benito Menni eta Francisco Joaquin Iriarte, Lesakako Andra Mari eta Berako San Jose Zahar Etxetan egindako praktika orduak izanen dira.

Miguel San Miguel Doneztebeko alkateak kontent agertu zen, “hain legealdi zailean, hirugarren enplegu tailerraren irekiera ospatzen ari garelako. Formakuntza hau hartzen ari diren hamabortz pertsonak etorkizunean lanean sarbidea izatea esoeri dugu” .

 

238 langile erresidentziatan eta 16 etxez etxeko zerbitzuan

Hain zuzen, Edurne Garro tailerreko zuzendariak aipatu zuenez, “aitzineko ikastaroan aritu ziren emakumeen %80 lanean ari zen irailean”. Bertze hainbat datu ere eman zituen. Honela, 384 ohatze eskaintzen dituzten eskualdeko lau Zahar Etxetan 238 langile ari dira lanean eta etxez etxeko arreta zerbitzuan 7 langile ari dira Bortzirietan, 5 Malerrekan eta 4 Baztanen, 112 etxebizitzetara ailegatuz. “Dagoen eskari handia kontuan hartuz, langilegoa ere handituko dela uste dugu” aipatu zuen Garrok. Gainera, Doneztebeko Eguneko Zentroa ere lanean hasiko dela gogogoratu zuen.

Jose Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak formakuntza honen garrantzia azpimarratu du, “gerora lanerako sarbidea errazten duelako. Gaur egun, adinekoei eta dependentzia duten pertsonei arreta da eskari gehien duen lan arloetako bat, populazioa gero eta zaharragoa delako.

Luis Garate, Cederna-Garalur elkarteko presidenteak, bere aldetik, erakunde hau “mendialdean enplegua sortzearen aldeko elkarlanean ari da, eskualdeko erakundeekin”.

Luis Lizartza leitzarra da gehienetan emakumeen lanbidetzat hartu den honetan lanean aritzeko ikasten ari den gizaseme bakarra. Klinika laguntzaile ikasketak egin zituen, baina lan munduak horretara bultzatuta, eraikuntza eta elektrizitate lanean aritu da hogei urteotan. Baina, alde batetik, sektore horietan dagoen krisiak eta bertzetik jendearekin, adinekoekin nahiz umeekin, lanerako duen grinak, ikastaro hauetan izen ematera bultzatu du. “Hau da gustatzen zaidana, jendearekin tratua izatea” aipatu digu eta gustura dago ikastaroarekin eta etorkizunean adinekoen zentruren batean lan egiteko aukerarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun