Sunbillako bidegurutzeari lehentasuna ematea eskatu du NABAIk

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 28a

Bidegurutzea moldatzea eskatzen ari dira aspaldian sunbildarrak. Artxiboko argazkia

Nafarroako Parlamentuak Errepide Plan berrian sartu ditu lanak

Nafarroako Parlamentuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetarako batzordeak aste honetan onartu du Nafarroa Bairen proposamena, N-121-A errepidean Sunbillako bidegurutzearen lanak 2010-2018 Nafarroako Errepide III. Planean sartzeko, beti ere sarrera-irteerak gaur egungo errepidearen maila ezberdinean eginez. Nafarroa Bai baikorki baloratu du onarpena, “lehenbiziko urratsa da, baina adi egonen gara Nafarroako Gobernuak lan hori lehenbailehen egin dezan, ezin da bertze zortzi urte esperatu”. Bidegurutze horrek duen arriskua kontuan hartuta, planean lehentasuna izan dezala eskatu du Koldo Amezketa, NABAIko bozeramaleak. Sunbillak urteak daramazki bidegurutzeari soluzioa ematea eskatzen, eta bortz hildako izan dira 1990. urtetik honat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun