Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, larunbat honetan, urriak 30, emanen zaio hasiera Nafarroako Sokatira Txapelketari. Gizonezko zein emakumezkoak ariko dira lehian, baina emakumezkoen taldeek zortzikoa osatzeko arazoak dituztela-eta, sei lagunen taldeak izanen dira. Gizonetan, berriz, zortziko txapelketa izanen da. 630 eta 590 kiloko kategorietan ariko dira gizonezkoak eta 375 kilotan emakumezkoak.
Amaiurkoak gizonezkoen bi kategorietan parte hartuko dute eta emakumeei dagokienean ere, Amaiurrek taldea aterako du. Lesakako Beti Gaztek, ordea, azkenean ez du parte hartuko.
Egutegia
Gizonezkoetan bi jardunaldi jokatuko dira liga sistema erabiliz eta emakumezkoen kasuan, berriz, hiru jardunaldi.
Larunbat honetan jokatuko dena 630 kiloko lehen jardunaldia izanen da; azaroaren 6an 630 kiloko bigarren jardunaldia eta 375 kilokoen lehena eginen dira; azaroaren 13an 590 kiloko lehen saioa eta 375eko bigarrena jokatuko dira Jauntsarasen; azaroaren 27an, azkenik, 590 kiloko bigarren jardunaldia eta 375 kiloko hirugarrena eginen dira Zugarramurdin.
Tiraldi guztiak 17:00etan hasiko dira.