Bi txapel eskuratu dituzte eskualdeko pilotariek Munduko Txapelketan

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Migel Mari Irigoien Mololo lesakarra pilota jotzeko momentuan. Binaka txapeldun izan da. FIPV

Unai Onsalok eskuz banaka eta Migel Mari Irigoienek binaka irabazi dute

Frantziako Pau hirian urriaren 1etik 10era jokatu zen Munduko Pilota Txapelketan emaitza onak lortuta itzuli ziren etxera eskualdeko pilotariak. Guztira bortz izan dira ingurukoak, eta bi modalitatetan urrezko dominak lortu dituzte.
Unai Onsalo aresoarrak frontoi osoan eskuz banakako modalitatean eskuratutako garaipena da nabarmentzeko emaitzetako bat. Aresoko gazteak mexikarra izan zuen aurkari finalean eta 22-20 irabazi zuen. Modalitate berean, laugarren postuan ere inguruko ordezkari bat gelditu zen. Tony Huarte amaiurtarra AEBetako taldearekin aritu zen eta laugarren izan zen.
Eskuz binakako txapelketan, Migel Mari Irigoien Mololo lesakarra ere garaile izan zen. Untoria lagun zuela, 22-17 irabazi zuen. Kategoria berean, Xabi Arraztoa iruritarrak Frantziako taldean jokatu zuen, eta Gognyrekin bikotea osatuz hirugarren sailkatu zen.
Pala motzaren modalitatean, bertzalde, Xabier Zozaia lesakarra azpitxapeldun gelditu zen. Velilla lagun zuela, finalean 39-40 galdu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun