Kirol Jokoetan izena emateko epea zabalik

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

XXIV. aldiz Nafarroako Kirol Jokoak paratu ditu abian Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Kirol Institutuarekin batera. Probak martxoan hasiko badira ere, izena emateko epea irekita dago eta Federazioan egin behar da, 948 450900era deituta. 2011ko otsailaren 4an bukatuko da horretarako epea. Kirol Elkarte bezala erregistratua izatea eta parte hartzaileak 1995etik 2000. urtera bitartean jaiotakoak izatea eskatuko da.
Hiru mailatan banatuko dira gaztetxoak: kimuak (1999-2000 urteetan jaiotakoak) konbinatuetan bakarrik ari daitezke; eta haurrak (1997-1998 urteetakoak) eta kadeteak (1995-1996 urteetakoak) proba konbinatu eta sokatiran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun