Gaixotasun luze baten ondorioz, urriaren 10ean hil zen Donostian Marcelino Bergara Etxalarko morroskoa izenarekin ezagutu zen pilotaria, 67 urte zituela. Bergara I.a, aurrelari haundia izan zen, eta 60. hamarkada akaberan eta 70. hamarkada hasieran nabarmendu zen. 1943ko maiatzaren 16an jaio zen Etxalarren eta bere garaipenen artean, Espainiako binakako txapela (1962) eta afizionatuetako munduko txapelketa dira aipagarrienak. Profesionaletan bigarren mailako banakako txapeldun ere izan zen (1965). Urriaren 11n egin zituzten bere aldeko hileta elizkizunak Etxalarren.