Sarako Kantariak taldeak urriaren 9an antolatu zuen afarira 120 lagun hurbildu ziren. Amaiurko kantu taldea, Senpere Kantuz taldeko kide batzuk eta Bankako kantari batzuen tartean, saratar andana ere etorri zen. Bertaratu zirenek gaualdia itsuski pasatu zuten.