Lizarrietako sareetan sasoi berria hasi da

Joanes eta Patxi 2010eko urriaren 28a

Urria uso guttirekin hasi dute ihiztariek. Joanes Garcia

Paul Pradère arduradun historikoa agurtuz ireki dute sasoia

Urtero bezala, Sarako eta Etxalarko ihiztariak Lizarrietako kapetetara upatu dira usoen goaitatzera.
Sarako sareetan, sasoia Paul Pradère sareen arduradun historikoa agurtuz ideki dute. Duela 60 urte hasi zenetik, Pradère jaunak ditu sareak jautsi egun bakar bat huts egin gabe. Hemendik goiti zerua herritik begiratuko du, baina segur da bere jakitatea hangaina egonen dela. Gazteenak ere Paulen etxetik pasatzen ahalko dira balio handiko aholkuen entzutera. Etxalarren, berriz, iazko udazken mugituaren ondotik, sareak berriz ezarri dituzte arbasoen ihiza eta ondarea mantentzeko asmoarekin.
Lepoaren bertze aldean, Ahuntz bizkar eta Gaztain lepo bazterretan nahiz eta urriko  lehen egunetan uso gutti izan, ihiztariak tiro-postuetan prest dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun