Bertsu saioa Larraldean

Franck Dolosor 2010eko urriaren 28a

Matxin Irabola Senpereko bertsulariaren omenaldia azaroaren 28an igandearekin ospatuko da Amotzen, Larraldean. Bertsulari huni buruzko biografiaren aurkezpenaren ondotik 16:30ean, bertsu saioaz gozatu ahal izanen dute bertsuzaleek. Untsalaz, lau lagunek kantatuko dute 18:30ean: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Fermin Mihura eta Mixel Aire Xalbador II.a. Xehetasunak ondoko TTIPI TTAPAn.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun