San Martin

Franck Dolosor 2010ko urr. 28a, 13:32

Hazilaren 11, ortzeguna, besta eguna izanen da aurten ere 1914-18ko gerlaren armistizioa gogoratzeko. Goizean, meza eta omenaldia eginen dira elizan eta horren aitzinean den hilen oroitarriaren inguruan. 
Besta egun hau baliatuz, herriko saltzaileek animazioa apailatuko dute beren lana erakusteko Ibarrungo Inharrea baserrian. Erakusmahaiak prestatuko dituzte bakoitzaren lana zer den erakusteko. Moda desfile bat eginen dute laster Karrika Nagusian idekiko den jantzi saltegi bateko arropekin. Herriko hainbat elkartetako kideek parte hartuko dute desfile deigarri huntan. Bertzalde, Artxeloak taldeak alaituko du eguna. Hamar bat mutikok elgarrekin kantatzen dituzte euskal kantu xahar eta garaikideak. Egun atsegina pasatzeko mentura, dudarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!