Herritar andana erretiroaren erreformaren kontrako mugimenduan

Franck Dolosor 2010eko urriaren 28a

Milaka lagunek parte hartu zuten urriaren 19an Baionako karriketan egindako protestan, tartean hainbat herritarrek. Franck Dolosor

Ortzegun honetan eta azaroaren 6an mobilizazio gehiago eginen dira

Azken asteetan, protesta ainitz iragaiten ari da herri ainitzetan Frantziako Gobernuak egin nahi duen erretiroaren erreformaren kontra. Baionan manifestaldi jendetsuak egin dira, ondoko argazkian ikusten ahal den bezala. Urriaren 19an, milaka lagun ibili ziren Baionako karriketan barna, hauen artean hamarnaka herritar, adin guzietakoak, eta iritzi eta sentsibilitate ainitzetakoak. Halere, denek bat egin dute ez baitute batere begi onez ikusten erreforma. Gure herrian grebaren eragina sumatu da eskoletan bereziki eta pixka bat zerbitzu publikoetan. Mobilizazio berriak eginen dira ortzegun honetan, urriak 28,  eta bertze bat azaroaren 6an, larunbatarekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun