LAB nagusitu da Legasa eta Lesakako Arcelor Mittaleko hauteskunde sindikaletan

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 28a

Legasako lantegiko produkzioa eta 100 langile Lesakara joanen dira. Artxiboko argazkia

Legasako lantegia 2011ko ekainerako itxiko dela jakinarazi dute enpresatik

Berriki, Arcelor Mittal enpresako Legasa eta Lesakako lantegietan hauteskunde sindikalak burutu dira eta bietan LAB sindikatua nagusitu da.

Lesakako Arcelor Mittalen 17 ordezkari aukeratu behar zituzten langileen batzorderako. Horietatik 6 LABekoak izanen dira, 5 ELAkoak, 4 UGTkoak eta Cuadros eta CCOOko bana. Legasako AMDS Processing lantegian, berriz, 9 ordezkari hautatu behar ziren eta LABek gehiengo osoa lortu du, 5 delegaturekin. ELAk 2 ordezkari lortu ditu eta UGTk eta Cuadrosek bana.

Berriki, Arcelor Mittal enpresako Legasa eta Lesakako lantegietan hauteskunde sindikalak burutu dira eta bietan LAB sindikatua nagusitu da.

Lesakako Arcelor Mittalen 17 ordezkari aukeratu behar zituzten langileen batzorderako. Horietatik 6 LABekoak izanen dira, 5 ELAkoak, 4 UGTkoak eta Cuadros eta CCOOko bana.

Legasako AMDS Processing lantegian, berriz, 9 ordezkari hautatu behar ziren eta LABek gehiengo osoa lortu du, 5 delegaturekin. ELAk 2 ordezkari lortu ditu eta UGTk eta Cuadrosek bana.

 

Legasako lantegia 2011ko ekainerako itxiko da

Bertze aldetik, Arcelor Mittal enpresak Legasako lantegia guttika guttika itxi eginen duela adierazi du, 2011ko ekainean erabat itxi arte. Bertan egiten den lana eta ehun langile Lesakako lantegira eramanen da eta horretarako obrak egiten ari dira Lesakan, Bidasoa Planaren barrenean. Alde horretatik, aurrikusitako epeak betetzen ari direla jakinarazi dute enpresatik eta Lesakako margotze eta galbanizatu lerro berria, proba gisara urte bukaeran hasteko moduan dago, “baina modu egokian, 2011ko lehen urte erdian hasiko da lanean”. 30 milioi euroko inbertsioa eginen da horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun