Bide Berdeak hizpide Bertizen

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Ondikol

Bide Berdeen Foroa egin zen urriaren 21ean Bertizen, Bide Berdeen Fundazioak eta Bertizko Turismo Partzuergoak antolatua. Eskualdeko zein estatuko hainbat entitateko ordezkariak bildu ziren eta turismoaren garapena izan zuten hizpide. Bidasoko bide berdeari dagokionean, Eurovelo proiektuan sartzeko egin behar den 800.000 euroko inbertsiotik %35a Nafarroako Gobernuak paratu duela gogoratu eta 2012an Doneztebetik Saldias eta Orokietan barna Irurtzunekin lotzeko asmoa azaldu zuten. Plazaolako trenbideari buruz, berriz, Leitzako estazioan bertze solairu bat egiteko 300.000 euroko inbertsioa egin dela aipatu zuten. 2012an eta 2013an 150.000na euroko inbertsioa eginen dela ere jakinarazi zuten, 300.000 euro guztira, estazioa barrenetik moldatzeko eta bertan aterpe turistikoa, BTT zentroa eta informazio puntua egokitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun