Iaz baino hiru jatetxe gehiago ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Ortziral honetan hasi eta azaroaren 28an akituko dira

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako hamahiru jatetxek parte hartuko dute aurten XVIII. aldiz eginen diren ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan. Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen  jardueren artean, ohikoa bihurtu den ekimena da eta ortziral honetan, urriak 29, emanen zaio hasiera. Bukatu, berriz,  azaroaren 28an eginen da eta bitarte horretan, 25 eta 35 euro bitarteko menuak eskainiko dituzte hamahiru jatetxek. Prezio horiei edariak eta BEZ gehitu behar zaizkie.

13 jatetxeak

Hauek izanen dira ehizari lotutako menu bereziak eskainiko dituzten jatetxeak: Almandozko Beola, Arantzako Burlada eta Aterpe, Berako Zalain eta Lenkonea, Donamariako Benta, Doneztebeko Ameztia, Elbeteko Posada, Igantziko La Villa, Iruritako Olari, Lesakako Koxkonta eta Bereau eta Oizko Posada. Joan den urtean baino hiru gehiago dira.
Menu osoak, prezioak eta jatetxeekin harremanetan jartzeko telefonoak kontsultatzeko Bertiz Partzuergoaren web orrian daude, www.consorciobertiz.org-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun