Gure hezurrak zaulitu eta neguko hotzei aurre egiteko berriz ere gimnasia ikastaroa martxan paratu da herrian. Dozena bat laguneko taldea elkartzen da beraien gorputzak sasoian jartzeko. Herriko frontoian elkartzen dira astelehen eta asteazkenetan 15:00etatik 16:30era. Oraindik ere izena eman nahi duenak badu aukera, horretarako nahikoa du bertara hurbiltzea.