71 zaldunek itzulia egin dute herrian barna

Iñaki Telletxea 2010eko urriaren 28a

Zaldunek gustura egin zuten buelta. Aitor Beristain

Herriko Ostatuan egindako bazkariarekin eman diote egunari akabera

Egun ederra pasatu zuten urriaren 16an Donamarian bildu ziren zaldunek. Jauregiko atarian elkartu eta gero, 71 zaldiz osatutako taldea herriari itzulia egitera atera zen. Gaztelu eta Txarutatik pasatu ondotik, Belate ingurura hurbildu ziren gosaltzeko. Labeaga eta Amezketatik segitu zuten, ondotik berriz ere herrira jeisteko.  Akitzeko, Herriko Ostatuan bazkari eder batekin egunari amaiera eman zioten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun