Paper kontuak tarteko, atzeratu egin da aurten ere Duba Saharako neskatoaren etorrera, baina berandu bada ere, gure artean da berriz. Urriaren 9an etorri zen, eskolako ikasturtea hasi eta hilabetera. Lauzpabost urte dira Duba Ibarrenera etortzen dela, ikasturte garaia pasatzen du hemen, eta udan sortetxera, Saharara, joaten da familiarekin egotera.