Herritarrek ere euren ekarpena egin diote Nafarroa Oinezi

Arkaitz Mindegia 2010eko urriaren 28a

Trikidantz taldeak jendetza bildu zuen bere kontzertuarekin. Artxiboko argazkia

Joaldunak eta Trikidantz taldeak laguntza eman dute

Urriaren 17an Atarrabian ospatu zen Nafarroa Oinezen  herritarren laguntza ere nabaria izan zen. Goizean goizetik euskararen alde eta Nafarroako ikastolei laguntzeko asmoz jende aunitz hurbildu zen Atarrabiara.
Baina herriko joaldunek eta Trikidantz taldeak ere euren ekarpena egin zuten. Joaldunak goiz goizetik itzulian barna joare soinuak jende artean entzunarazi zituzten eta aunitzen harridurarako gainera. Eta bertze aldetik, azken urteetan bezala, Trikidantz taldeak ikastoleei eta batez ere, euskarari laguntzeko asmoz, bere kontzertua eman zuen. Laugarren arean egon zen 12:00etatik 13:00etara eta haur, gazte nahiz helduak hurbildu ziren kontzertua ikustera. Lerro hauen bitartez, eskerrik asko denei.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun