Bonozorrotzeko buzoia hautsia

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

www.erreka.org

Erreka Elkarteak Bonozorrotz mendian zuen buzoia hautsita aurkitu zuten Errekako hainbat kidek duela aste pare bat. Hasiera batean eguraldiagatik hondatua egonen zela pentsatu arren, harri haundi bat gainean paratzeagatik gelditu zen argazkian ageri den bezala: estalkirik eta ormigoian zegoen plakarik gabe. 2000. urtean paratu zuen elkarteak buzoi hau, baina hondatutakoa berreskuratzeko asmoa du. Heldu den udaberrian paratu nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun