Denboraldiko lehenbiziko titulua irabazi du Errekako eskubaloi taldeak berriki, alebin mutilen eskutik. Urriko bigarren asteburuan, hiru talderen arteko torneoa jokatu zuen Zizurren, Ardoi eta Mendillorri taldeekin batera eta Errekako gazteak izan ziren txapeldun.
Bertzalde, Nafarroako Kutxako Zuk aukeratu Zuk erabaki egistasmoaren barrenean duen proiektua babesteko deia ere egin du Errekak.
Txirrindularien jantziak
Joan den urtean bezala, txirrindularientzako ekipazioa eginen du aurten ere Erreka Kirol Elkarteak. Badirudi iaz ez zela espero adina eskaerarik izan, baina aurten berriz eman nahi da aukera. Xabier Bañares izanen da arduraduna eta eskatzeko azken eguna azaroaren 1a izanen da. Interesatuek Bañaresekin egon edo errekaelkartea@yahoo.es-era idatzi behar dute.