DATUA 50 dantzari inguru ariko dira azaroaren 6an, eginen den jaialdian.
Joan den urteko edizioak izandako erantzun ona ikusita, aurten ere dantzarien jaialdia egitea erabaki dute herriko dantzariek. Azaroaren 6rako, larunbata, egin dute hitzordua.
19:30ean emanen zaio saioari hasiera, eta haur, gazte nahiz helduak aterako dira ikasitakoa jendaurrean erakustera. Guztira 50 lagun inguru ariko dira dantzan.
Joan den urteko dantzarien besta, Ulibeltzak Elkartearekin elkarlanean antolatu zen eta elkarteari loterian tokatutako dirua aprobetxatuz afaria egin zen. 250 lagun bildu ziren. Aurtengoan, momentuz behintzat, ez dago afaririk egiteko asmorik.