Urriaren 20an egin zuen urteroko Batzar Orokorra Guraso Elkarteak. Solastutako gaiak hauek izan ziren: aitzineko urteko akta, urteko kontuak, asesoria aldaketa, Nafarroako Kutxako proiektuak, ikastaroak eta programatutako ekintzak, junta berritzea eta kuota ordainketa.
Juntatik atera dena Arantxa Zubieta izan da eta bere ordez Maite Irisarri da kide berria. Honetaz gain, eskola kontseilurako, bozketa bidez, gurasoen artean bi hautagai eta ordezko bat aukeratu ziren. Axun Maia eta Estitxu Etxarte izan ziren aukeratuak eta Nuria Baiona hauen ordezko gisa. Abenduan eginen diren eskolako kontseiluko hauteskundeetan bi hauetatik bat aukeratua izanen da.