Laster inauguratuko da Zubietan haur eta gaztetxoentzat prestatu den ludoteka

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko urriaren 27a

Ludoteka barrenetik nola gelditu den ikusteko aukera izanen da abudo. Fermin Etxekolonea

Funtzionamenduaz solasteko gurasoekin bilduko da Udala

Berandu gabe, egoitza berria izanen dute Zubietako haur eta neska-mutiko kozkorrek, horretarako egokitu den eskola zaharraren beheko solairuan. Eskola zaharra hutsik zegoela eta, ludoteka gisa erabiltzea erabaki zen bere garaian, eta horretarako dirulaguntza eskatu zuen Udalak; 5.000 euro inguru hartu zituen.

Orain ludoteka zabaltzeko azken ukituak ematen ari dira: garbiketa lanak egin dira, altzariak ere ailegatu dira, Mankomunitateko langileek margotze lanak egin dituzte... Irudiak emititzeko proiektorea ere izanen da.

Orain arte, beheko solairuan egin diren gauzak, berriz, goiko solairuan eginen dira hemendik aurrera. Besteak beste, eskulan ikastaroak edo taldekako beste jarduerak. Horrez gain, Aierrik musika talde berriak ere goiko solairuko gela bat erabiliko du entsaioak egiteko.

Kudeaketa

Ludoketaren funtzionamendua oraindik erabaki dagoen kontua da. Udalak ez du ludotekaz arduratzeko norbait kontratatzeko dirurik, eta beraz, gurasoekin bilera eginen du nola kudeatu solasteko. Proposamenak jasoko ditu Udalak bilkura horietan. Inaugurazio eguna ere orain­dik zehaztu gabea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun