Asteburuko kirol jardunaldiak hitzordu berezi bat izanen du. Izan ere, Baztan eta Doneztebe Futbol Taldeen arteko derbia jokatuko da. Bi taldeak lehen aldiz arituko dira elkarren kontra partida ofizialean eta igandean 16:45ean hasiko da partida Elizondoko Giltxaurdin. Eskubaloian, Errekako gizonezkoen talde nagusiak Anaitazarra hartuko du etxean igande eguerdian, bere zaleen aitzinean jokatuko duten lehen partidan. Baztango KTko emakumeak denboraldiko lehen garaipenaren bila kantxaratuko dira larunbat arratsaldean, Zuazo Barakaldo taldearen kontra.
Hauek dira asteburuko norgehiagokak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera KE - CD Mendi, igandean 16:45ean Leitzako Arkiskilen.
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Mundarro - Beti Gazte, igandean 11:00etan Zubietan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte B – Dunboa Eguzki B, igandean 18:00etan Mastegin.
Gure Txokoa – Union Txiki, larunbatean 16:30ean Matzadan.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
CD Baztan - Doneztebe FT derbia igandean 16:45ean Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Behobia B - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Irungo Artian.
Hondarribia B - Gure Txokoa, igandean 15:30ean Hondarribiko Ondartzan.
Nafarroako jubenilen lehen mailan
CD Tudelano – Baztan, larunbatean 16:00etan Tuterako Santa Quiterian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aurrera – Errotxapea, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.
CD Beriain – Doneztebe, larunbatean 18:30ean Beriainen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Real Union B - Gure Txokoa, igandean 11:15ean Irungo Gal zelaian.
Beti Gazte – Behobia, larunbatean 18:00etan Mastegin.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe atsedena
CD San Fermin Ikastola – Baztan, larunbatean 15:30ean San Fermin ikastolan.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Doneztebe – SD Alsasua, larunbatean 10:30ean Taxoaren.
Baztan – Navarro Villoslada, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
CD Amigó - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Amigón.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
SD Alsasua – Doneztebe, larunbatean 10:00etan Altsasun.
Nafarroako emakumezkoak erregionala
Doneztebe – CD Gares, larunbatean 16:45ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako neska kadeteak futbol-7
CD Castejon - Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Castejongo Nuevo Tomillar zelaian.
Beti Gazte B – Berriozar, larunbatean 12:00etan Mastegin.
Nafarroako Futbol-7 alebinak
Baztan A – Kirol Sport A, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Ardoi J - Baztan B, igande goizeko 11:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
Doneztebe – San Cernin E, larunbatean 11:00etan Doneztebeko ikastetxean.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa – Oiartzun, ortziralean 20:45ean Berako Toki-Onan.
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Cerámicas Nogales, larunbatean 17:00etan Goizuetako eskola publikoan.
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
Gazte Berriak – Aurrera, larunbatean 19:30ean Antsoaingo kiroldegian.
Mutiko infantilak
Aurrera – Peñalen, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra
Baztango KT – Zuazo Barakaldo, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.
Senior gizonezkoak
Erreka A – Anaitazarra, igandean 12:00etan Donezteben.
Erreka B atsedena
Jubenil neskak
Baztango KT – Oberena, larunbatean 16:30ean Elizondoko kiroldegian.
Kadete mutilak
Erreka – Atarrabia, larunbatean 10:30ean Donezteben.
Kadete neskak
Ultzama – Erreka, Larraintzarren larunbatean 12:00etan.
Baztango KT – Malkaitz, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
Infantil neskak
Lekaroz A – Loyola, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.
Oberena - Lekaroz B, larunbatean 11:00etan Oberenan.
Alebin Mutikoak
Bardenas – Erreka, larunbatean 11:00etan Mendillorrin.
Alebin neskak
Itxako B – Baztango KT, larunbatean 11:30ean Lizarrako Carpa Oncinedan.
Erreka atsedena
SASKIBALOIA
Interautonomia 2. Mailan
Aranguren - Toki-Ona Bortziriak, igandean 12:00etan Mutiloabeitin.
Senior Nafarroako 2. Maila
Silotite Baztan – Huarte, larunbatean 16:30ean Lekarozko kiroldegian.
Junior mutilak
Silotite Baztan – Aranguren, larunbatean 18:00etan Lekarozko kiroldegian.
Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak atsedena
Infantil neskak
Toki-Ona Bortziriak atsedena
Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak atsedena
Preminibasket neskak
Carmelitas Vedruna - Toki-Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Iruñeko Vedruna ikastetxean.