Ehundaka lagun baina usorik ez Etxalarko Usategietako Igandean

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 20a

Jende aunitz hurbildu zen igandean Lizarietara, baina ez zuten sareak hedatzen ikusteko aukerarik izan. Alicia del Castillo

Denboraldi osoan 2 dozena uso bertzerik ez dira harrapatu sareetan

Urriko hirugarren igandeko ohiturari eutsiz, jendetza handia bildu zen urriaren 17an Etxalarko Lizarieta inguruan, Usategietako Igandean. Aurtengoan ez da iazko arazorik izan, eta usazaleak sareak hedatzeko prest zeuden, baina egun honetan nahitaezkoa den gonbidatuak huts egin zuen: usoak. Goizean goiz batzuk pasatu zirela zioten, baina goitik eta gero, deus ere ez. Halere, bisitariek egunpasa polita egiteko aprobetxatu zuten eguna.

Joxe Angel Goienetxe guardak aipatu zuenez, “orain arte sareetan ez da lan aunitzik egin. Momentuz, 2 dozena uso bertzerik ez dituzte harrapatu eta 20 bat dozena txoloma”. Joan den ortzirala, urriaren 15a izan omen da egunik onena.

Dena den, uso gehiago ere pasatzen da. SEOBirding elkarteak Lizarietako gainean irailaren 15etik honat egindako ikuspenetan, 3.839 uso, 2.937 txoloma eta 1.541 miru gorri kontatu dituzte, bertze hainbat hegaztirekin batera.

Arratsaldean, Lizarietatik Etxalarko plazara bildu zen jendea, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia eta Joxelu Anaiak taldearekin dantzaldia izan baitziren.

Bisita gidatuak Usategietan

Bertze aldetik, aurten ere, turistek Usategiak ezagutzeko aukera izanen dute bisita gidatuei esker. Asteburu goizetan izanen dira, 09:00etan eta 11:00etan. Laura Elizagoien gidak erran duenez, eguraldiaren arabera ibilbidea Trepa-Bielaren azpitik eginen da nola ehizatzen den ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun