Nafarroako lehen BTT Zentroa da Doneztebeko Bertiz BTT

Aitor Arotzena 2010ko urr. 15a, 12:01

Bertiz BTTko lan taldea, irailaren 10ean enpresa inauguratu zenean. Aitor Arotzena

Oraindik ez dago izendapen ofizialik, baina izen hori erabiltzen ahal duela jakinarazi diote Gobernutik enpresari

Doneztebeko Ameztia jatetxeak kudeatzen duen Bertiz BTT enpresa Nafarroako lehen BTT zentro bezala onartu du Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak. Oraindik ez dago izendapen ofizialik, baina izen hori erabiltzen ahal duela jakinarazi diote enpresako arduradunari, Jorge Iribarren-i eta dagoeneko halaxe ageri da bere webgunean.

Doneztebeko Ameztia jatetxeak kudeatzen duen Bertiz BTT enpresa Nafarroako lehen BTT zentro bezala onartu du Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak. Oraindik ez dago izendapen ofizialik, baina izen hori erabiltzen ahal duela jakinarazi diote enpresako arduradunari, Jorge Iribarren-i eta dagoeneko halaxe ageri da bere webgunean.

Duela hilabete pasatxo inauguratu zuten Bertiz BTT enpresa Donezteben, irailaren 10ean. Lokalean, mendi bizikletan alokairuaz gain, 500 kilometro baino gehiago dituzten 12 ibilbide bildu zituzten kartografian eta GPSan bilduak, maila ezberdinetakoak, bidegurutzeen argazkiekin, etabar. Gainera, dutxak, tailerrak eta materiala ere biltzen dute 130 metro koadroko lokalean. Hilabetero mendi bizikleta ateraldiak antolatzen dituzte, etxera bueltatzeko furgoneta ere badute aukeran eta kluba ere sortu dute.

Jorge Iribarrenek aipatu digunez, “hasieratik garbi zegoen ez ginela lau bizikleta alokatzen dituen enpresak bat bakarrik, baina orain BTT zentro bezala onartu gaituzte, Nafarroa osoan dagoen lehenbizikoa eta horrek bertze izen bat ematen dio gure lanari. Interesgarria da zerbitzua iragartzeko orduan, horren bila ibiltzen baita jendea. Katalunia aldean aunitz funtzionatzen du horrek”.

Hilabetero egiten dituzten ateraldiei dagokienez, Iribarrenek onartu du “garaia ez dela egokiena bizikletan ibiltzeko, orain bizikletak biltzen hasia baita jendea, baina webgunean izaten ditugun bisita kopuruak eta Facebook bidez ditugun lagun kopuruak, bazkideak, argi erakusten dute dagoen mugimendua. Lan ona egiten ari da”. Gainera, Bizkaia eta Gipuzkoa aldetik bisitari aunitz izaten dituzte Donezteben eta horrek, bizikleta zentroari ez ezik, jatetxeari eta ostalari ere mesede egiten diola aipatu digu Iribarrenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun