Oraindik denboraldia hasteko zeuden kirol talde gehienak asteburu honetan hasiko dira

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 15a

Aurrerako emakumeek larunbat arratsaldean ekinen diote areto-futboleko denboraldiari Leitzako kiroldegian. Pablo Feo

Futbolean, kadete mailako derbia jokatuko dute Gure Txokoak eta Beti Gaztek larunbatean Matzadan

Oraindik baziren denboraldiari ekin gabeko zenbait kirol talde eskualdean, baina gehienak aste hondar honetan abiatuko dira. Errugbian, Baztan Rugby Taldeak Lehen Maila Nazionaleko lehen partida jokatuko du larunbatean Lekarozen. Eskubaloian, Errekako senior mailako bi taldeek ez ezik, Doneztebejko nahiz Baztango jubenil, kadete eta infantil mailako neska-mutikoak hasiko dira asteburuan. Areto-Futbolean, Aurrerako emakumeak eta infantil mailako mutikoak ere aste honetan hasiko dute denboraldia, baita futbol-7an ere kadete mailako Beti Gazteko neskek ere. Futbolean derbia jokatuko dute Matzadan Gure Txokoako eta Beti Gazteko kadeteek.

Oraindik baziren denboraldiari ekin gabeko zenbait kirol talde eskualdean, baina gehienak aste hondar honetan abiatuko dira. Errugbian, Baztan Rugby Taldeak Lehen Maila Nazionaleko lehen partida jokatuko du larunbatean Lekarozen. Eskubaloian, Errekako senior mailako bi taldeek ez ezik, Doneztebeko nahiz Baztango jubenil, kadete eta infantil mailako neska-mutikoak hasiko dira asteburuan. Areto-Futbolean, Aurrerako emakumeak eta infantil mailako mutikoak ere aste honetan hasiko dute denboraldia, baita futbol-7an ere kadete mailako Beti Gazteko neskek ere. Futbolean derbia jokatuko dute Matzadan Gure Txokoako eta Beti Gazteko kadeteek. Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

UD Mutilvera - Aurrera KE, larunbatean 20:00etan Mutiloabeitin.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Beti Gazte – Irun CF 1902, igandean 16:30ean Mastegin.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Union Txiki Touring - Beti Gazte B, larunbatean 19:00etan Errenteriako Fanderian.

Oiartzun B - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Oiartzungo Karla Lekuonan.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan – CD Ultzama, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Amigó, larunbatean 19:00etan Uharteko Aretan.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Beti Gazte – Hondarribia B, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Oiartzun B, larunbatean 15:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Oberena – Baztan, larunbatean 19:00etan Oberenan.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera – CD Internacional, larunbatean 16:45ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe – San Fermin ikastola, larunbatean 16:30ean Taxoaren.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa - Beti Gazte derbia larunbatean 19:00etan, Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Lezkairu – Doneztebe, larunbatean 10:30ean Taxoaren.

Baztan – Berriozar, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe – San Cernin, larunbatean 10:00etan Taxoaren.

CD San Ignacio – Baztan, larunbatean 12:30ean Larrabiden.

Beti Gazte – UD Mutilvera, larunbatean 18:00etan Mastegin.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe – Cantolagua, larunbatean 10:30ean Taxoaren.

 

Nafarroako emakumezkoak erregionala

CD Ardoi – Doneztebe, larunbatean 17:45ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Nafarroako neska kadeteak futbol-7

Beti Gazte A – Osasuna, larunbatean 11:00etan Mastegin.

CD Peña Azagresa - Beti Gazte B, larunbatean 12:00etan Azagran.

 

Nafarroako Futbol-7 alebinak

San Fermin Ikastola A - Baztan A, larunbatean 10:00etan San Fermin ikastolan.

Baztan B – CD Amaya C, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Ursulinas B – Doneztebe, larunbatean 11:00etan Iruñeko Paules ikastetxean.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan

Power Rangers - Gure Txokoa, larunbatean Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

 

Gipuzkoako 3. Mailan

Euskalduna - Umore Ona, larunbatean 18:15ean Andoaingo Allurralde kiroldegian.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

Aurrera – CD Idoya, larunbatean 16:30ean Leitzako kiroldegian.

 

Mutiko infantilak

CD Navarro Villoslada – Aurrera, larunbatean 11:00etan Errotxapeako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra

Beti Onak - Baztango KT, larunbatean 17:30ean Atarrabiako Indurain anaiak kiroldegian.

 

Senior gizonezkoak

Bardenas – Erreka A, larunbatean 19:00etan Tuterako Elolan.

BM Burlada – Erreka B, larunbatean 20:15ean Burlatan.

 

Jubenil neskak

BM Ardoi – Baztango KT, larunbatean 19:30ean Zizur Nagusiko institutuan.

 

Kadete mutilak

Anaitasuna – Erreka, larunbatean 10:15ean Iruñean.

 

Kadete neskak

Erreka – River Ega, Ermitagañan, larunbatean 10:15ean.

Oberena – Baztango KT, larunbatean 10:00etan Iruñeko Oberena kiroldegian.

 

Infantil neskak

Lekaroz B – Lekaroz A, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Interautonomia 2. Mailan

Toki-Ona Bortziriak – Budejovicky Santa Maria, Berako Toki-Onan, larunbatean 19:00etan.

 

Senior Nafarroako 2. Maila

Larraona - Silotite Baztan, igandean 12:00etan Larraona kiroldegian.

 

Junior mutilak

Cantolagua – Silotite Baztan, larunbatean 16:00etan Zangozan.

 

ERRUGBIA

Lehen Maila Nazionala

Baztan RT – Santander, Lekarozen larunbatean 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun