Osagaiak:
75gr. gurin | 500gr. hirin | litro ur (erdia ura eta erdia esnea ere izan daiteke) | 4-5 arrautza | gatz pixka bat | oliba olioa.
Nola prestatu:
-Kaxula batean ura eta gatza jarri. Irakiten hasten denean gurina gehitu.
-Urtu denean hirina kolpe batean bota eta espatularekin poliki poliki nahasi.
-Orea pilota idor bat bezala gelditzen denean sutik baztertu eta epeltzen utzi.
-Banaka arrautza osoak gehituko ditugu eta espatularekin nahasiko ditugu ore sendo bat gelditu arte.
-Zartagi batean olioa berotu.
-Olioan bustitako goilara batekin bolatxoak egin eta zartagian frijitu bitsadera edo espumaderarekin nahasiz. Puztutzen direnean bata bestearekin ez itxasteko buñueloak gutxinaka sartu. Gorritzen direnean atera.
-Pastelgintzako mahukarekin, nahi den gaiarekin bete: pastel-krema, esne-gaina, txokolatea…