Azaroaren 1ean Domisaindu eguna ospatzen da, katolikoen artean hildakoak omentzeko dagoen besta. Baina egun honetan dena ez dira negar malkoak, familiak mahai inguruan bildu eta jaki gozoak dastatzeko ohitura ere izaten da. Hauek dira ia gozotegi guztietan aurki ditzakegun postre tipikoak:
*Santu-hezurrak: Mazapan masa edo orearekin egindako gozo hauek almibarrez estalita daude. Santu-hezurrak gai ezberdinekin betetzen dituzte: aingeru-adatsa, txokolatea, marmelada…
* Buñuelo edo kruxpetak: Aste Santutan gehiago kontsumitzen direlako ezagunagoak badira ere, Domisaindu egunean ere aunitz saltzen dira. Hirina eta azukrearekin egindako masa batekin sukaldatzen dira eta gai ezberdinekin betetzen dira: krema, esne-gaina, txokolatea…
*Gaztainak: normalean tximinian, danbolinean edo labean erreak eta baita egosiak ere.