Egun hauetan mintegi eta lore dendak gainezka egoten dira. Urtean zehar familia aunitzek lore artifizialak jartzen badituzte ere, egun berezi honetarako lore naturalak eramaten dituzte apaintzeko.
Tradizionalki, krisantemoa izan da gehien eskatu den landarea, “hilerriko lore” ere deitu ohi zaio. Krabelinak, gladioloak eta arrosak ere aunitz eramaten dira. Hala ere, azken urteotan, poliki-poliki, lore exotikoagoak eramateko ohitura zabaltzen ari da.
Koloreei dagokionez, orain arte tonu ilunak jartzeko ohitura haundiagoa izan da, gorri iluna batez ere. Baina gero eta kolore gehiago sartzen ari dira. Aunitzek lore zuriak hartu eta nahi duten koloreko tintea ematen diote. Lore dendetan eskaintzen dituzten erramu modelo eta koloreak ugariak dira eta, aunitzetan, artifizialak ematen dute.