Igor Lasaga eta Jabier Galarregi hirugarren izan dira Euskadiko Arpana Txapelketan

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 14a

Legarra

Euskadiko Arpana Txapelketaren finalean ere aritu ziren eskualdeko ordezkariak: Igor Lasaga beratarra eta Jabier Galarregi etxalartarra, hain zuzen. Eta hirugarren postua eskuratu zuten. Lehia Igantziko besten barne jokatu zen urriaren 2an eta bikote bakoitzak 22 epai egin behar izan zituzten. Beratarrak eta etxalartarrak 15:56ko denbora egin zuten. Txapelketako irabazleak, berriz, Iraizozko Iñaki eta Josetxo Barberena anaiak izan ziren (10:32). Argazkian Lasaga eta Galarregi ageri dira arpanean, finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun