Aurten lehen aldiz, Euskadiko Ingude Altxatze Txapelketa jokatu zen urriaren 3an Aizarnazabalen (Gipuzkoa) eta guttigatik bada ere, ez zen Iturenera joan txapela. Joxe Lapazaran bizkaitarra izan zen garaile, 94 jasoaldirekin, baina azpitxapeldun izan zen Joakin Aioroak baino bat gehiago egin zuen. Guztira zazpi kirolari aritu ziren 18 kiloko ingudearekin, minutu eta erdiko txandan.