Arretxea kolegioan lan eta lan ari dira herriko gazteak eta beren eskola emaileak. Aurten, orotarat 220 ikasle dabiltza herriko kolegio pribatu huntan eta horietatik hirutik bat sail elebidunean ikasten ari da. Aurten ere animazio andana eginen dute Arretxean, bidaiak Europan barna, erlijioari buruzko ikasketak eta ibilaldi bat oinez Done Jakue Bidearen zati bat eginez.