Saihesbidea hiru urteren buruan

Franck Dolosor 2010eko urriaren 14a

DATUA 2013 urtean Karrika Nagusiko saihesbidea prest egonen da, zehazki primaderan. Horrela baieztatu du berriki Bernard Auroy Uztaritzeko kantonamenduko kontseilari nagusiak.

Urguri auzoan barna pasako den Karrika Nagusiko saihesbidea 2013ko primaderan prest izanen dela oroitarazi du berriki Bernard Auroy Uztaritzeko kantonamenduko kontseilari nagusiak.
Jendarmeriaren ondoan altxatu den itzulbidearen ondoko zubia egiten hasi dira egun hauetan. 45 metrako luzatasuna izanen du lehen zubi hunek. Gero pittaka-pittaka bidea egiten segituko dute Urguri erdiraino eta han bertze itzulbidea eginen da. Baliteke bide parte hori autoei idekitzea urte bat eta erdiren buruan. Urgurirat sartzeko bide berria izanen da beraz, eta gero ondotik lanek segituko dute Ama Birjinaren itzulbideraino bigarren zubi bat ere eraikiko delarik haraino joateko gisan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun