Ekhi Erremundegi bertsu xapelketako finalerdira sailkatua

Franck Dolosor 2010eko urriaren 14a

Franck Dolosor

Duela bi urte iragan zen lehen bertsu xapelketan bezala, aurten ere lehen finalerdian eta beraz, beharbada finalean ere kantatuko du Ekhi Erremundegik. 21 urteko bertsulari hau baionarra da, baina senpertarra ere bai pixka bat, aitaren familiaren partetik. Bilbon Zientzia Politikoak ikasten dituela eta, aurten guti entrenatu da Ekhi baina urriaren 2an Saran jokatu zen norgehiagokaren hirugarren eta azken kanporaketan hirugarren tokian sailkatu zen eta beraz, finalerdirat joateko txartela irabazi zuen. Orain taula gainean kantatuko du Luhuson urriaren 16an 17:00etan. Amets Arzallus gaur egungo xapeldunarekin lehiatu beharko du, bertzeak bertze. 2008an finaleraino heldu zen eta sorpresa haundia sortu zuen Ekhi Erremundegik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun