Joan den buruilaren 26an Sarako mendiko bizikletaren eguna iragan zen. 111 parte hartzaile ibili ziren bi ibilbideetan. Erranek diotenez, 30 kilometroko ibilaldian sufritu behar izan zuten Ibanteliko patarretan. Antolakuntzak Philippe Garbiso eta haren ekipak eginiko lana goraipatu nahi luke.