Aurten ere egur-ikatza nola egiten den ikusteko aukera izanen da Olentzero ekimenari esker

Joanes Garcia 2010ko urr. 14a, 10:56

Duela bi urte Koldo Aznarez ikazkina etorri zen txondorrak egitera. Joanes Garcia

Xalbat ikazkinak bi txondor eraikiko ditu

Turismo Bulegoak jakinarazi digunez, Herriko Etxeak eta Arbolak elkarteak Pays Basque Magazine hilabetekariaren laguntzarekin Olentzero deituriko ekimena antolatuko dute aurten ere.
Leizetako bidean den Garbala auzoan iraganen da urriaren 18tik 23ra. Euskal Herriko ikazkin famatuena aipatuko bada, bertze gauza aunitz ikus eta entzuten ahalko dira.
Urteak joan arau zazpi herrialdeetako txondorrak desagertu dira. Zorionez, Nafarroako Biloria herrian ikaztegiak erretzen dira oraindik, eta Biloriako Xalbat ikazkinak Sarako oihanean bi txondor eraikiko ditu eta ondare hau partekatuko. Asteazkenean eta larunbatean edonor bisitatzera joaiten ahalko da, eta asteko bertze egunak eskolentzako izanen dira.
Xahetasun gehiagorentzat Herriko Etxera deitu: 0559542014.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun