Bertsu xapelketaren 3. kanporaketa

Joanes GARCIA 2010eko urriaren 14a

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren hirugarren kanporaketa Lurberri gelan egin zen urriaren 3an. 100 bat bertsuzalek aretoa bete egin zuten giro ezin hobean.
Eneritz Zabaleta baionarra gailendu zen saio borobil bat buruturik. Berarekin batera, Mixel Aire Xalbador II aldudarra finalerdietarako sailkatu zen.
Hiru kanporaketetatik beste lau bertsulari puntuazioaren arabera sailkatuko dira eta finalerdiak Luhuson –urriak 16– eta Gabadin –urriak 23– iraganen dira Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsulariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun