Euskal Kantuzaleen Elkartearen ekimenez, abian da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa. Izena emateko epea zabalik dago eta urrian egin behar da, Kantuzalearen Nafarroako egoitzara deituz (948 144706) edo idatziz (nafarroagaraia@kantuzale.net). Xorroxin (948 581374) eta Karrape (948 610914) irratietan ere eman daiteke izena. Txapelketako lehen kanporaketa azaroaren 6an jokatuko da Etxarri-Aranazen; bigarrena Berriobeitin eta finala Elizondoko Lur dantzalekuan, azaroaren 20an. Saioak 18:00etan izanen dira.