Etxalarko Euskara Batzordeak Kultur egunak antolatu ditu herrian. Urriaren 15ean ortzirala, 20:00etan Amaia Zubiria kantari ezagunak kontzertua eskainiko du Elizan Kultur Egunei hasiera emanez. Sarrera doan izanen da.
Urriaren 22an, ortzirala, 15:00etan, txistu kontzertu didaktikoa izanen da Kultur Etxean Irungo Bandaren eskutik. Urriaren 23an bertso-afaria egitekoa zen Herriko Ostatuan, Leitzako eta Lesakako bertso eskolen arteko lehiarekin, baina ekitaldi hau gibeleratu egin da.
Kultur Egunei akabera emanen dien ekitaldiak, bertso-afariaren eguna zehazten ez den bitartean, Kultur Etxean izanen dira urriaren 29an, 19:00etan. Alde batetik hizkuntza eskubideei buruzko hitzaldia izanen da Garbiñle Petriati Behatokiko zuzendariaren eskutik eta bertzetik, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen sorrerari buruzko bideo emankizuna eskainiko da.