Noble-Goikoetxea familiaren eta Mindegiatarren bazkariak

Fernando Etxeberria 2010eko urriaren 13a

Fernando Etxeberria

Berez Ezkurrakoak den baina Gipuzkoa aldean bizi den Noble-Goikoetxea familiak bazkaria egin zuen urriaren 2an Barranka Ostatuan. Bildu ziren lehen aldia izan zen, baina adierazi zutenez, urtero elkartzen saiatuko omen dira. Biharamunean, berriz, Mindegiatarren txanda izan zen, Miel Mindegia aizkolaria tartean zela. Hiru anaia herrian bizi dira, baina gainerakoek beste herrietara joan behar izan zuten: Zubieta, Beintza-Labaien, Oronoz-Mugairi... Urteko hitzorduarekin segitzeko asmoa dute hauek ere. Gisa honetako bilkurak oso positiboak dira txikitako urte haiek gogoratzeko, gaur egungo kontuez mintzatzeko eta bide batez, familiako harremanak sendotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun