Tristura haundia sortu du herrian Joakin Martinen heriotzak

Fernando Etxeberria 2010eko urriaren 13a

Utzitako argazkia

Herritarrek diruz lagundu diote familiari

Irailaren 27an hil zen Joakin Martin, bat-batean, etxetik ateratzerakoan bihotzeko baten ondorioz. Gainera, egun horretan betetzekoak zituen 64 urte eta hurrengo egunean Mankomunitatean lanean hastekoa zen.
Bere heriotzak tristura eragin du herritarren artean eta familiaren egoera ekonomiko txarra ikusita, laguntza ematea erabaki dute. Ia herritar guztiek lagundu dute hiletako gastuei aurre egiten, 2.336,52 euroko gastua izan baita.
Lerro hauen bidez familiak eskerrak eman nahi izan dizkiei babesa eman dieten herritarrei, baita Iratxe ehorztetxeko arduradunei ere. Aldizkari honetako Irakurleak Mintzo sailean Joakinen seme Jokinek eginiko idatzia irakur daiteke, 8. orrialdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun