Herri kirolak

Arkaitz Mindegia 2010eko urriaren 13a

Azken asteburuotan bi herritarrek bi txapelketetan parte hartu dute. Alde batetik, Ander Erasunek Nafarroako Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako kanporaketan jokatu zuen. Ez zuen zorterik izan eta ez zen finalerako sailkatu, baina ez  du honekin akituko urtea. Izanen ditu erakustaldiak, baina azaroaren 19an Donezteben jokatuko den Euskadiko Bigarren Mailako finala izanen du buruan.
Indartsu dagoen bestea Joakin Aioroa da. Euskadiko Ingude Altxatze Txapelketan guttigatik bigarren izan baita. Xehetasunak kiroletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun